1. Jarduera - Heziketa fisikoa

AKROSPORT ETA DANTZA

Aurreko post-etan aipatu denez, musikak motrizitatearen garapenean laguntzen du. Heziketa fisikoan hau landu daiteke akrosport bezalako jarduerak proposatuz.

Akrosport-a edo gimnasia akrobatikoa pertsonen artean piramideak edo bestelako egiturak egiteko gaitasuna da. Lana musikaren erritmoari jarraituz egiten da, jarduera guztiak jarraipen egokia eta logikoa izan dezan. Diziplina honetan lehiaketak daude, piramiderik altuena edo konplikatuena zein taldek egiten duen erabakitzeko.

Jarduera honek gimnasia akrobatikoa dantzarekin nahasteko aukera emango du.


JARDUERAREN AZALPENA

Materiala: Uztailak, pilotak, koltxonetak, etab. ikasleek beharrezko dutena haien akrobaziak ondo egiteko. Horrez gain, musika jartzeko aparaturen bat eta espazio libre handi bat beharrezkoak izango dira. Bukaerako produktua gauzatu ahal izateko kamera bat ere beharko dute.

Azalpena: Ikasleek talde heterogeneoak sortuko dituzte. Horiek behin eginda daudela, talde bakoitzak abesti bat edo pare bat aukeratuko ditu; abesti hori izango da akrobaziak egiten dituzten bitartean entzungo dena. Ondoren, akrobaziak prestatzen hasiko dira; horretarako, klase bat baino gehiago erabiliko dituzte denbora nahikoa izateko. Entseatzen bukatzen dutenean, eta dena ondo dagoenean, grabaketarekin hasiko dira. Klaseko egun bat aukeratuko da talde guztien lanak grabatzeko, eta beste bat guztiak nola geratu diren gelan ikusteko.


Jarduera honi esker ikasleek motrizitatea lantzeaz gain, haien erlazioa ere hobetuko da elkarlanean eta interakzioan egongo direlako etengabe. Gainera, piramideak eta abar egiteko sormena ere landuko dute, musika lagun dutela sormen hori suspertzeko.

Hona hemen adibide bat:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina