2. Aholkua

MUSIKA, IRAKASLEENTZAKO BALIABIDEA

  • Musikak onura anitzak ditu kontzentrazioan, erlaxazioan eta ikasketa jardueran. 

  • Irakasleek baliabide ezberdinak erabil ditzakete euren klaseetan erabiltzeko eta haien ikasleen sormenaren garapena bultzatzeko.

  • Zenbait ariketetan edo klasean momentu konkretu batzuetan, musikak jardueran lagundu dezake.

Zenbait ikasleentzako, musika lagungarria da ikasteko orduan sormena handitu, kontzentrazioan lagundu eta estresatuta daudenean onuragarria izaten delako. Beste batzuentzako, aldiz, ez da hain onuragarria arreta galtzera eramaten dituelako musikak. Hala ere, klase barruan, musika ondo erabiltzen jakitekotan, hezkuntzarako erreminta bikaina izan daiteke bai etxean erabiltzen duten ikasleentzat baita erabiltzen ez dutenentzat ere.

Laburbilduz, zer onura ditu musika klasean erabiltzeak?
  • Irakasketa-ikasketa prozesuan laguntzen duelako.
  • Sormena suspertzen duelako.
  • Kontzentrazioan laguntzen duelako.
  • Modu dinamiko eta interesgarrian ikasten laguntzen duelako.
  • IRAKASLEENTZAKO: Ikasleen ikasketa prozesuan laguntzeaz gain, gelan giro erlaxatu eta egokia sortzen du. 

Hona hemen klasean musika erabiltzeko zenbait ideia:
  • Jarduerak egiteko, giro-musika jartzea.  
  • Ulermen, entzumen eta irakurmena lantzeko ariketan egiteko.
  • Hiztegia birpasatzeko.
  • Klasean gai berri bat hastean, horri lotutako abestia jartzea.
  • Kultura berriak ikasteko bertako musika jartzea.



BIBLIOGRAFIA:
http://noticias.universia.com.ar/cultura/noticia/2018/06/07/1160101/como-usar-musica-mejorar-rendimiento-clases.html




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina