2. Jarduera - Euskara

BERTSOAK SORTZEN

Musika erabiltzea ikasteko eta kontzeptuak memorizatu eta barneratzeko baliabide egokia dela ikusi daiteke aurreko argitalpenetan. Beraz, zergatik ez?

Demagun gure ikasleak Europako herrialdeak ikasten ari direla geografiako ikasgaian. Dakigunez, asko dira eta zenbaitetan gogoratzeko zailak, batez ere Lehen Hezkuntzan gaudenean. Orduan, zailtasun hori txikitzeko, abesti bat egiteko proposamena luzatzen dizuet.


JARDUERAREN AZALPENA

Materiala: Paper bat eta arkatza/boligrafoa.

Azalpena: Zenbait talde egingo dira gelan (ikasle kopuruaren araberakoak), horietako bakoitzak bertso zatitxo bat pentsatuko du herrialde baten edo bat baino gehiagoren inguruan hitz eginez edo izenak aipatuz. Irakasleak egingo duen gauza bakarra bertsoaren bukaera da: "...Europako herrialdeak dira", esaterako. Horrela, ikasleek bakarrik gidatu eta egingo dute bertsoa edo lana. Papera taldeka pasatzen joango da, eta horrela, aurreko taldeak idatzi duenean oinarrituta abesti berri hori osatzen joango dira beste ikaskideak.

Adibide gisa, horrela izango zen:

1.taldea: Portugal, Espainia, Holanda eta Frantzia...
2.taldea: ...Euro-Europan dauden herrialdeak dira.
3.taldea: ... 

Hona hemen horrelako abestiak sortu dituzten ikasle talde batzuen adibideak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina