3. Jarduera - Musika

ERRITMOAN ELKARLANEAN

Bistakoa da musika musikako ikasgaian beharrezkoa eta onuragarria dela. Baina, konkretuki zein motatako jarduera sor dezakegu gure ikasleek entzumenaz gain zerbait gehiago landu dezaten?

Aholkuetan zehar ikusi dugu musikak hainbait arlotan dituen onurak eta gaitasunak. Hauen artean, harreman sozialak garatzeko baliogarria dela esaten zen. Honetan datza jarduera hau, harreman sozialen garapen eta lanketan. Gezurra dirudien arren, musika entzuteak gure inguruan dauden gainontzekoekin konektatzen gaitu era batean edo bestean, eta horri esker, konturatu gabe, etengabeko interakzioan aritzen gara. Hau guztia lantzeko, hona hemen proposamena:

JARDUERAREN AZALPENA

Materiala: Musika tresnak eta norberaren gorputza izango dira erabiliko diren baliabideak.

Azalpena: Jolas moduko hainbat dinamika proposatzen dira jarduera honetan. Horien bidez, musikak dituen hainbat aspektutan oinarrituz, harreman sozialak eta motrizitatea landuko dira. Izan ere, musikaren bidez modu naturalago eta informalago batean ematen direnez harremanak, errazagoak dira horien garapena eta lanketa.
Jolasetako bat honakoa izan daiteke: irakasleak musika jarriko du eta, borobilean daudela, ikasle bakoitzak keinu edo dantza bat egin beharko du txandaka. Erabiliko den musika errepikakorra izatekotan errazago gauzatuko zaie erritmoa ondo eramatea. Hau da, ikasleetako bakoitza gidaria izango da, abestiak irauten duen bitartean, momenturen batean eta besteek bere antzera egin beharko dute. Horrelako abesti bat izango litzateke aproposa:


Beste dinamika bat abestearena izan daiteke. Badaude abestiekin erlazionatutako jolasak eta zenbait dantza dituzte. Horien artean Lehen Hezkuntzako txikienentzako edo helduenentzako abestiak aurkitu ditzakegu. Jolas hauekin, elkar ulertzen ikasiko dute ikasleek aldi berean egin beharko dituztelako mugimenduak, eta gainera, horrek ere konpenetrazioa hobetzen lagunduko die.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina