Onurak eta kalteak

Publikazio guztietan esandakoa kontuan hartuta, musikarekin ikasteak izan ditzakeen zenbait onura eta kalte aurkeztuko dira.

ONURAK

  • Musika entzutean, konzentrazioaren ardura duen burmuineko zonaldea aktibatzen da.
  • Matematikarako eta hizkuntzarako gaitasuna handitzen duen burmuineko zonaldea ere akuilatzen du.
  • Azterketen aurreko estresa ekiditen du, eta horrek, lasaituasuna eta informazioaren memorizazioan laguntzen du.
  • Hizkuntza berri bat ikasterakoan, musika klasikoak prozesua errazten du.
  • Musikak burmuina piztuta izatea laguntzen du eta, horri esker, logurea kontrolatzea errazten du.

KALTEAK
  • Abestiak letra izatekotan, kontzentrazioa galdu dezakete ikasleek eta abestian gehiago zentratuko dira.
  • Produktibitatea kaltetu dezake zenbaitetan.
  • Normalean, musika gailu elektroniko batean izaten dugu. Gailu horren kapazitatea dela eta, musika ugari izaten dugu; horrek, denbora galtzea eragiten du zein abesti entzungo dugun aukeratzen ari garenean.
  • Abestiak letra badu, eta gure gustokoa bada, izan liteke abesten hastea eta kontzentrazioa galtzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina