1. Aholkua

ABESTEN IKASIZ

Abesten ikasteak honako onurak ekar ditzake ikasleentzat, besteak beste:
  • Ikasleen entzumena hobetzen du: Musikari esker, ikasleek soinuak ezberdindu eta identifikatzen ikasten dute. Horrez gain, garrantzitsua eta baliagarria da ikasleentzako jostailu musikalak erabiltzea.
  • Abesten ikasteak memoriaren garapenean laguntzen du: Estruktura linguistikoak hobeto geratzen dira gure memorian musikaz lagunduta badaude. Adibidez, txikitan biderketa taulak abestiak erabiliz ikasten dira normalean, eta horrek, hobeto barneratzen laguntzen du.
  • Ikasleen adierazpen artistikoan laguntzen du: Umeek askotan abestietan oinarrituz marrazkiak sortzen dituzte.
  • Umeen motrizitatea garatzen du: Txaloak ematean edo dantzatzean, umeek errtimoa praktikatzen dute. Instrumentu bat erabiltzen badute, tresna bakoitzak erabiltzeko era ezberdinak izango du eta, horrela, ukimenarekin lan egingo dute. Izan ere, gure eskuetan ez dute sentsazio berdina uzten triangelu batek edo txirula batek.
  • Hizkuntza edo ahozkera arazoak konpontzeko baliagarria da: Zenbait ikaslek hitz konkretu batzuk ahozkatzeko arazoak izaten dituzte; abestien laguntzaz, esfortzu handirik egin gabe arazo horiek konpontzeko prozesua egiten da. Ikasleak "R" hizkia ahoskatzeko arazorik badu, esaterako, hizki hori askotan erabiltzen duen abesti bat erabiltzea egokia izango litzateke.
  •  Emoziak lantzeko tresna bat da: Hezkuntza emozionala oso garrantzitsua da, eta abestiak entzuten, haurrak emozio ezberdinak sentitu eta lantzen ikasten dute. Gainera, emoziak kontrolatzen ere ikasten dute.
  •  Interakzioa bultzatzen du umeen artean: Ikasleak elkarrekin abesten dutenean interakzio handia ematen da eta, horrek, taldea indartzen du eta ondo pasatzen dute gainera. Abestiak gurasoekin entzuten eta abesten badituzte, eurekin ere erlazioa hobetu eta indartzen da.
  • Integrazioa ahalbidetzen du: Haurrek abesti herrikoiak ikasten dituztenean, gure gizarteko zerbait ari dira ikasten, eta horrek integrazioan asko laguntzen du.

Hona hemen zenbait baliabide ikasleekin erabiltzeko:




ENE KANTAK: 

Abesti honekin umeek planetak ikasiko dituzte era errazean abestia eta dantza nahastuz. Ene kantak proiektua umeentzako abesti dantzagarri eta abesgarriak sortzen dituzte, existitzen diren abestiak bersortzeaz gain. Abesti bakoitzak bideo bat izaten du dantza batekin, umeek imitatu dezaten.




BALOREAK: 

"Baloreak" giza baloreak musikaren bidez ume eta gazteen artean zabaltzeko sorturiko proiektu bat da. 8-14 urte bitarteko 5 haurrek osatzen dute taldea, dibertsitatea anitza da bertan.







BIBLIOGRAFIA:
https://www.cosasdeeducacion.es/beneficios-de-aprender-cantando/
https://enekantak.org/
http://baloreak.org/



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina