4. Jarduera - Gizarte

KULTURANIZTASUNA MUSIKAREKIN SUSTATUZ

Musika kulturak duen baliabide edo altxor garrantzitsuenetako bat da. Musikari esker herrialde oso baten izaera nolakoa den jakin dezakegu, eta haien ohiturei buruzko hainbat gauza ere. Beraz, ikasleekin kulturak edo kontinente/herrialdeak lantzeko oso baliagarria izan daiteke. Gainera, ikasleek beste post-etan azaldutako onurak ere jasoko dituzte eta haien ikaskuntza prozesu osoa aberastuko da.

JARDUERAREN AZALPENA

Materiala: Ordenagailua edo arbela digitala.

Azalpena: Jarduera hau gizarteko ikasgaian gauzatuko da. Bertan, kultura ezberdinak lantzeko, horietako bakoitzean dauden musika motak landuko dituzte. Irakaslearekin batera, hainbat herrialdetako musika joango dira entzuten; ikasleen betebeharra, horietako bakoitza nongoa den asmatzea izango da. Lan honetan erabiliko den aplikazioa YouTube izango da nagusiki, Google Maps ere erabiliko dute herrialdeak kokatzen joateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina