3. Aholkua

UMEENTZAKO ESTIMULAZIO MUSIKALA

Azken urteotan, hainbat ikerketa zientifikoetan aztertu dira musikak haurrengan dituen onura ugariak. Haurrekin abestea oso ona zan daiteke horien adimen emozionala pizteko eta garatzeko. Gainera, psikologikoki ere onuragarria da sentimenduak adierazterako orduan eta horien garapenean ere. Ikerketek musikak kontzentratzeko eta adi egoteko duen ahalmena ere aztertzen dute. Ahalmen horri esker, eskolan umeek duten errendimendua hobe izaten da. Musikak memoria, arrazonamendua eta, laburbilduz, ikasketa prozesua suspertzen ditu.

Umeentzat, abesti motz eta errazak, onomatopeiadunak eta dantzagarriak dira aproposenak. Hala ere, ez da gomendagarria umeei musika mota konkretu bat soilik jartzea, mota askotako musika entzuteak asko estimulatzen ditu haurraren gorputza eta adimenak. Aurretik esan bezala, dantzagarriak diren abestiekin, umeek mugimendua erabiltzen dute adierazpen iturri gisa motrizitatea, entzumena  eta gorputza hobeto ezagutuz eta garatuz. Harreman sozialak ere garatzen dira musikari esker.

Lortu nahi den estimulazioa edo helburua zein den kontuan hartuta, mota bateko edo besteko musika da erabilgarria:
  • KONTZENTRAZIOA: Informazioa barneratu, ikasi edo hiztegia ikastea bada helburua, barroko garaiko musika da egokia. Hainbat ikasketen arabera, musika mota honek ikasketan asko laguntzen du. Horrez gain, hiperaktibitatea duten umeekin ere erabilgarria izan daiteke. 

  • ESTRESA EKIDIN: Umeak lasaitasuna behar duenean, musika lasaia eta melodikoa da aproposa. Aurretik esan bezala, musikak emozioak eta sentimenduak kontrolatzen eta pizten laguntzen du; beraz, lasaitasuna edo baretasuna lortzeko tresna da kasu honetan.

  • JARDUERA BAT BUKATU: Jarduera aspergarri edo luze bat burutu behar badu, musika indartsua da lagungarria. Musika mota honek, izan ere, produktibitatea eta eraginkortasuna bultzatzen ditu. 


  • SORMENA PIZTU: Musika instrumentala da egokiena kasu honetan, jazz antzekoa esaterako. Musika mota hau bat-batekoa edo espontaneoa izaten denez, geure sormena edo adimena askatzen du eta ideia berriak izatea errazagoa izaten da.




BIBLIOGRAFIA:
https://www.conmishijos.com/educacion/aprendizaje/la-importancia-de-la-musica-para-los-ninos/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina